Print this page
Aurreratu da Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea
15
Api
2021

Aurreratu da Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea

2020. eta 2021.urteetan jaiotakoentzat.

Aurreratu da Legazpiko haurreskoletan izena emateko epea.

Beste urtetan maiatzeko festak pasa eta gero egiten bazen ere,

oraingoan apirilaren 21era arte eskaerak aurkezteko aukera izango dute.

Eskaerak online edo aurrez aurre egin daitezke.

 

Horrela, 2020 eta 2021 urteetan jaiotako haurren gurasoek edo legezko tutoreek,

Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete

datorren irailean, urrian edo azaroan hasteko.

 

Martxoaren 21etik aurrera jaiotakoek

apirilaren 21etik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute

bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean

eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira.

Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren,

ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.

 

Ekainaren 20tik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak

behin betiko zerrendak publikatu ostean

(ekainaren 30ean) kudeatuko dira,

beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.

 

Haurreskolen helburu nagusia

Haurreskolen helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da.

Haur-eskolek 0 urtetik eta 2 urtera bitarteko haurren

zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartzen dituzte

haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial

eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko.

 

Legazpiko haurreskolak

Dakizuen bezala, Legazpin 2 haurreskola daude:

San Juan Haurreskola eta Itxaropen Haurreskola.

Biak publikoak dira Haurreskolak Partzuergokoak.

Eusko Jaurlaritza eta udalerrien arteko hitzarmenetatik sortutakoak.

Familia bakoitzaren esku dago horietako bat aukeratzea,

baina plaza esleitzeko ez da kontuan hartuko

familiaren bizilekuaren eta udalerriaren barruko

eskola jakin baten arteko hurbiltasuna.

 

Covid-19ko testuinguruan, ohiko ate irekien egunak ezingo dira antolatu,

baina haurreskolekin harremanetan jar zaitezkete e-postaz

edo telefonoz, 9:00etatik 14:00etara,

funtzionamendua ezagutzeko edo edozein duda argitzeko.

 

San Juan Haurreskola

San Juan auzoa, 17

Tel.: 943 73 04 34

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Itxaropen Haurreskola

Itxaropen auzoa, 15-16

Tel.: 943 73 37 78

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

Informazio gehiago www.haurreskolak.eus Informazio orokorra / Familiak atalean

 

Kanpainaren kartela

Informazio-orria – 2021-2022 ikasturtea