pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko KZgunea maiatzean
20
Api
2021

Legazpiko KZgunea maiatzean

www.legazpi.eus/bizi/kultura/kzgunea loturan ikusgai eskaintza osoa.

 

Prest dago Maiatzerako eskaintza.

Gogoan izan une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daitekeela, zentroko telefonora deituta (943 023 663).

 

Aurrez aurreko ikastaro eskaintzaz gain, goian aipatu loturan aurkituko duzuena,

 

KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dugu YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

 

Gure zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

 

Gogora dezagun, gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko gure kanalean grabatuta geratuko direla, geroratuta ikusteko.

 

Maiatzeko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Egin itzazu bisita birtualak munduko museorik onenetan
- Maiatzak 4, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

- Maiatzak 6, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

2. astea: Atera etekin guztia Google Autori
- Maiatzak 11, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

- Maiatzak 13, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

3. astea: Zure mediku hitzordua eskatu Internet bidez
- Maiatzak 18, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

- Maiatzak 20, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

4. astea: Komunikatu WhatsAppekin: bideo-deiak eta argazki-partekatzeak
- Maiatzak 25, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.

- Maiatzak 27, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

 

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.

 

Albiste guztiak