pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Apirilean zehar Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin
21
Api
2021

Apirilean zehar Liburuaren Eguna ospatuko dugu Legazpin

Ekitaldiak apirilaren 26tik 29ra bitartean izango dira.

Bi data gogoan izaten ditugu liburutegian apirilean:
apirilak 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna eta apirilak 23an Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna.

 

Udal Liburutegian urtero antolatu izan ditugu apirileko hilabete honetan ekitaldiak egun horiek ospatzeko. Aurten, urteroko idazleekin solasaldiak izango ditugu:

 

Egitaraua honako hau da:

  • 26, astelehena: Xabier Olaso idazlearekin solasaldia “Shan eta Shen edo bidean ikasia” liburuaren inguruan, DBHko  ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • 27, asteartea: Garbiñe Ubeda idazlearekin solasaldia “Mehatxua” liburuaren inguruan, batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian.
  • 28, asteazkena: gaztelerazko irakurketa klubaren bilera. Monica Leivak gidatua eta "Rialto, 11" Belén Rubianoren liburuaren gainean. 18:30etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.
  • 29, osteguna: Antxiñe Mendizabal idazlearekin solasaldia “Odolekoak” liburuaren inguruan, euskarazko irakurketa klubaren baitan eta Miriam Lukik gidatua. 18:30etan Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia, euskeraz. Saiorako, liburua irakurri nahi duenak, badu ale bat eskura liburutegian.

Ea gustoko duzun zer edo zer aurkitzen duzun.

Albiste guztiak