Print this page
Apirilaren 22 eta 23an Paper-fabrikako Parkinga itxiko da
21
Api
2021

Apirilaren 22 eta 23an Paper-fabrikako Parkinga itxiko da

Aparkatuta jarraitzen duten ibilgailuak ezin izango dira erretiratu hilaren 24ra arte (larunbata).

Paper-fabrikako aparkalekurako sarbidea oso egoera txarrean zegoenez, asfaltatzea erabaki da.

 

Zorua egokitzeko eta ondoren asfaltatzeko lanak Asfaltados Urretxu enpresak egingo ditu, 6.006 €+BEZ kostuarekin.

 

Ibilgailuak aparkalekutik erretiratuta egon beharko dira apirilak 22, osteguna, goizeko 8.00etarako, orduan hasiko baita obra.

 

Ordu horretan aparkatuta jarraitzen duten autoak ezin izango dira erretiratu apirilaren 24ra arte.

 

Aparkalekua apirilaren 24tik aurrera berriro martxan egotea aurreikusten da.