pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna.” Dokumentala
28
Api
2021

“Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna.” Dokumentala

Sustraiak Dantza taldeak eta Zine-Klub elkartearen eskutik.

Apirilak, 30, ostirala: “Jantzari: Tradizioa eta parekidetasuna.Dokumentala. Zuz.: Jone Guenetxea, Carlos Iglesias.19:00etan Latxartegi Aretoan. Zine-Klub saioa.

 

Emanaldiaren amaieran, Iurretako dantza taldeko hiru dantzari izango dira bertan, dokumentalean protagonista direnak, solasaldirako.

 

Sinopsia

 

2018ko San Migel jaietan dantzaren tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

 

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

 

http://jantzari.eus/#proiektua

 

Albiste guztiak