pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzeko Santikutz jairik ez da izango
28
Api
2021

Maiatzeko Santikutz jairik ez da izango

Ez gaude jaietarako ezta ospakizunerako. Hala ere, kultura-ekimenak COVIDen aurkako neurri guztiekin antola ditzakegu.

Aurtengoan ere ez da Maiatzeko Santikutz festarik izango. Bizi dugun egoera epidemiologikoarekin ezinezkoa da.

 

Udalak, herriko kultur eragileekin elkarlanean, maiatzerako kultur egitaraua prestatu du, osasun agintariek ezarritako segurtasun neurri guztiekin.

 

Horrela, kultur ekimenak espazio mugatuetan egingo dira, ikusle guztiak eserita eta edukiera mugatuarekin.

 

Ekintza horietan parte hartzeko gonbidapenak beharko dira.

 

Maiatzaren 1, 2 eta 3ko ekitaldietarako gonbidapenak Kultur Etxean jaso ahal izango dira, apirilaren 28, 29 eta 30ean.

  • Maiatzak 1: LEK erraldoi konpartsaren ikuskizuna
  • Maiatzak 2: Elbereth eta Anker taldearen kontzertua:
  • Maiatzak 3: Ezpatadantza Ekitaldia.
  • Maiatzak 3: Eriz Magoa
  • Maiatzak 3: Kukai Dantzaren “Fair Play”

 

Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen jaso ahal izango ditu.

 

Sarreretan pilaketak ekiditeko, sarbidea ekitaldia hasi baino 30 minutu lehenago irekiko da.

 

Maiatzaren 7, 8 eta 9ko ekitaldietarako berriz, eragile bakoitzak jakinaraziko du nola bideratuko dituen izen-emateak edo gonbidapen-banaketak.

 

Sarbide honetan ikus daiteke maiatzeko kultur programazioa:

https://www.legazpi.eus/bizi/agenda

Albiste guztiak