pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Argazki eta Gaztetxoentzako eskulan ikastaroak

Izen emateko epeak zabalik

Otsailaren 13rarte egin ahal izango da Kultur Etxean otsailean bertan abiatuko diren bi ikastaro huetan parte hartzeko izen emateak. Hona ikastaroen berri:
ARGAZKI IKASTAROA
Otsailaren 16an hasiko den Oinarrizko Argazki ikastaroa martxoaren 12an amaituko da eta saioak astelehen, asteazken eta ostegunetan izango dira 19:00etatik 21:00etara. Ikastaroaren kostua 50 €takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean ordaindu beharko da. Ikastaroa Ikatza Argazkilari Elkartearen egoitzan eskainiko da. Plaza mugatuak: 20.
GAZTETXOENTZAKO ESKULAN IKASTAROA
Irule Elkartek sustaturik Otsailaren 27an abiatuko den Gaztetxoentzako eskulan ikastaroan parte hartzeko gutxieneko adina 8 urte (LH3) izango da. 15 ordutako ikastaroa izango da, ostiraletan 17:00etatik 18:30etara, eta maiatzaren 22an amaitzea aurreikusten da. Ikastaroan landuko direnak: Eva Gomazko eskulanak, galtzerdi eta toallekin egindakoak, kafe kapsulekin eginak,… Ikastaroaren kostua 25€takoa izango da eta ikastaroko lehen egunean egin beharko da ordainketa. Ikastaroa Irule Elkartearen egoitzan eskainiko da (Euskaltegiko ganbaran). Plaza mugatuak: 12.

Albiste guztiak