pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Errenta aitorpena euskaraz, Ogasunarekin euskaraz!
06
Mai
2021

Errenta aitorpena euskaraz, Ogasunarekin euskaraz!

Kanpainarekin bat egiten du Legazpiko Udalak

2020ko Errenta Aitorpenaren kanpaina dela medio, legazpiarrek Foru Ogasunarekin izango dituzten harremanak euskaraz izateko gonbidapena luzatu nahi du Udalak.

Ekainaren 30era bitartean autolikidazio proposamenak jaso eta onartzeko aukera izango dute herritarrek, eta euskaraz egiteko aukera izango dute aurten ere. Kanpainaren helburua  euskaraz egiten diren errenta aitorpen kopurua handitzea da.

Gipuzkoako Foru Ogasunak lau urteko egitasmoa abiarazi zuen iaz. Helburua da 2023ari begira 100.000 herritarrek euskara aukeratzea Aldundiko Ogasuna eta Finantza Departamenduarekin harremanak izateko; 2020an Gipuzkoan 80.519 herritarrek egina zuten euskararen aldeko hautu hori.

Errenta aitorpena aurkezteko hiru bide daude gaur egun eta guztietan erabil daiteke euskara.

  • Lehenengo aukera autolikidazio proposamena da: bide hori aukeratzen dutenek, jasotako proposamena onartzerakoan, euskaraz egin nahi dutela esan eta aurrerantzean Ogasunak agiriak euskaraz bidaliko dizkie.
  • Bigarren bidea mekanizatua da: hitzordua hartzerakoan, Ogasunarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula adierazi, eta Ogasunarekin aurrez aurreko harremanak, nahiz telefono edo Internet bidezkoak euskaraz izan ditzakezu.
  • Hirugarrena, berriz, Internet bidezkoa da, Zergabidea webgunean, Errenta programaren euskarazko bertsioa jaitsi behar da eta hobetsitako hizkuntza atalean euskara aukeratu.

Errenta aitorpena egiteko aholkularitza edo finantza erakunde batera jotzen duten herritarren kasuan ere, euskaraz egiteko eska dezakete interesdunek.

Albiste guztiak