Print this page
Parkeak guztion gozamenerako dira
02
Eka
2021

Parkeak guztion gozamenerako dira

Gozatu bai eta gero garbi utzi ere, beste pertsona batzuek ere gozatu ahal ditzaten

Uda iristean, gure udalerrian ditugun aisialdi-guneez gozatzeko planak egiten ditugu eta Mirandaola parkera edo Urtzazahar parkera joateko irteerak antolatzen ditugu.

Plan horietan beste gauza bat ere hartu behar dugu kontuan: sortzen ditugun hondakinak jasotzea; izan ere, gure esku dago gure parkeak garbi mantentzea.

Zoritxarrez, gure parkeak ez ditugu sarritan behar bezain garbi uzten eta gozatzeko egin ditugun planen ondoren, ahaztu egiten zaigu guk sortutako hondakinak jasotzea. Horrelakoetan, gure hondakinak dagokien edukiontzian utzi behar ditugula jakin behar dugu eta horrelaxe egin.

Udalak gogora ekarri nahi du parkeak pertsona guztien gozamenerako direla, eta, beraz, horietan egon eta horiez gozatu ondoren, dena jaso eta garbi utzi behar ditugula, beste pertsona batzuek ere gozatu ahal izan ditzaten.

Hala, naturgune horiek eta bertako fauna eta flora ez dira gure arduragabekeriagatik kaltetuko.

 

Arduraz joka dezagun! Joka dezagun garbi!