pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Maiatzeko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: E letra
03
Eka
2021

Maiatzeko egutegiaren asmakizunaren erantzuna: E letra

“Erleak bi ditu, liztorrak bat ere ez, euliak bat darama, nik ez, eta zuk ere ez. Zer ote?” Maiatzean ere majo estutu dute batzuk burua eta baita erantzuna asmatu ere: E letra zen oraingoan igarkizunaren erantzuna.

Letrak begi-bistan izaten ditugu beti, baina arretarik ez diegu jartzen, gutxitan erreparatzen diegu. Eta behin eta berriro ikusi arren, gaizki erabiltzen ditugu askotan, gaizki idazten ditugu. Gaurkoan, beraz, kasu pixka bat egingo diegu euskaren letrei, ditxosozko alfabetoari.

Euskal alfabetoaz hitz egingo dugu, beraz:

  • Ba al dakizue zenbat hizki dituen euskal alfabetoak?
  • Existitzen al dira euskaraz c, ch, q, v eta y letrak?
  • Jo eta ke erabiltzen ditugun ts, tx eta tz letrak ageri al dira euskal alfabetoan?
  • Ñ eta ll letrak badauzkagu?

Ikus dezagun zer dioen Euskaltzaindiak kontu horiei  eta beste batzuei buruz:

Akademiaren arabera, Euskal alfabetoak edo ADC-a 27 letra ditu:

 

letra

izena

 

letra

izena

 

 

 

a

a

 

n

ene

 

 

 

b

be

 

ñ

eñe

 

 

 

c

ze

 

o

o

 

 

 

d

de

 

p

pe

 

 

 

e

e

 

q

ku

 

 

 

f

efe

 

r

erre

 

 

 

g

ge

 

s

ese

 

 

 

h

hatxe

 

t

te

 

 

 

i

i

 

u

u

 

 

 

j

jota

 

v

uve

 

 

 

k

ka

 

w

   uve bikoitza

 

 

 

l

ele

 

x

ixa

 

 

 

m

eme

 

y

i grekoa

 

 

 

 

 

 

z

zeta

 

 

  • c, ch, q v etay gure alfabetoan sartuta daude eta erabili ere, erabiltzen ditugu behar ditugunean. Ez ditugu ohiko hitzak idazteko erabiltzen, baina behar-beharrezkoak ditugu beste hizkuntzetako hitzak idazteko. Horregatik daude euskaren alfabetoan sartuta: campus, cava, cromlech, curriculum, chauvinista, charter, Valentzia, Vatikanoa, vodka, Qatar, Quito, quorum, yoga, yanki, yate, yo-yo, yeti…

 

  • n etal letrak berezi samarrak dira euskaraz. Ala... i letra da berezia? i letra n edo l letren aurrean jartzen denean, fenomeno berezia eragiten du eta ñ eta ll gisa ahoskatzen ditugu. Euskaraz esaten den bezala, busti egiten ditugu: baina, gaina, mina, fina, makina, ezina, teila, saila, masaila, pila, borobila, zaila, neskatila, isila…
  • tz, ts etatx ez dira letra gisa agertzen alfabetoan; z, s etax-ren aldaerak edo barianteak dira. Hala ere, ez ditugu gutxietsi behar eta ahalegina egin behar dugu horiek ondo bereizten, bat edo beste erabilita, esanahia asko aldatzen delako: atso/atzo, etsi/etzi, hotza/hotsa, hazi/hasi, aza/hatza, hesi/hezi…

Erreparatu esaldi hauei: “Atzo, atzo, atzo, atzo hil ziren hamar atso”, “Ez sartu hatza azatan”, “Zer nahiago hotza ala hotsa inguruan?”

  • Euskarak baditu dd etatt bezalako hotsak, alfabetoan ageri ez direnak. Bustidura esaten diegu, eta goxotasuna eta hurbiltasuna ematen diote hitzari: aitte, maitte, onddo eta ontto, Maddalen, Antton, Kattalin, aittona, Bittor, Maddi, Mattin, ttikia, politte, kuttuna… Goxoagoak horrela, ezta?
  • r letraz hasten den hitzik ez dago euskaraz, maileguak ez badira. Hiztegira jotzen badugu, batzuk aurkituko ditugu, baina oso gutxi. Euskaraz, aurretik letratxo bat eransten diogu, normalean e letra. Horrelakoak barra-barra topatuko dituzu: erlojua, Erroma, erremolatxa, errementari, erremonte, erramu, errebuelta, Erramun, arrosa, errege, arrazoi, arratoi, irribarre, arroza, Errekatxo, Erromesbidea, Errotabaso…

Letrekin jolas egin nahi baduzu, hemen dituzu hitz-korapilo batzuk. Ekin!

“Arabako abadearen kapelapean bi baba garau”

“Akerrak adarrak okerrak ditu”

“ Bitxilore, lorebitxi, Patxi pitxi bitxilore, batzen, biltzen zortzi lore”

 

 

Albiste guztiak