pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

GAZTE MAILAKO III. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar Erara
04
Eka
2021

GAZTE MAILAKO III. AURRESKU TXAPELKETA NAGUSIA- Gipuzkoar Erara

6 dantzari legazpiar sailkatu dira ekainean jokatuko den txapelketarako, 4 A sailean, eta bana B eta D sailetan.

Ohikoa baino liga laburragoa izan bada ere, martxoan hasi eta maiatzaren amaieran bukatu da, iritsi da Txapelketa Nagusia.

Bi saiotan jokatuko da Txapelketa Nagusia,

Ekainaren 6an, goizeko 11.30ean, Errenteriako Niessen Kultur gunean,

A sailean (2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak) eta B sailean (2008,

2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak) sailkatuak arituko dira.

 

Han arituko dira Legazpiko Sustraiak Dantza taldeko

Aratz Berasategi, Jon Alberdi, Nora Eskudero eta June Osinalde- A Sailean, eta

Maria Sanchez -B sailean.

A saileko dantzariek Txakolin eta Agurra dantzatu beharko dituzte eta

B sailekoek Erribera eta Zortzikoa.

 

Ekainaren 19an, arratsaldeko 4.30ean, Legazpiko Azokan,

D sailaren txanda izango da (2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak) eta bertan arituko da Markel Garmendia legazpiarra.

Datozen egunetan izango duzue Legazpikoaren berri zehatza.

Ikusi kartela

Albiste guztiak