Print this page
Hobekuntzak Telleriarte auzoko plazan
07
Eka
2021

Hobekuntzak Telleriarte auzoko plazan

Haur-parkea eta inguruak txukundu dira

Telleriarteko haur-parkea eta plaza 2001ean berritu ziren azkenekoz. Orduan, haur-parkerako sarbidea aparkalekutik izatea erabaki zen.

Telleriarte auzoko bizilagunek haur-parkearen egoerarekin kezkatuta zeudela adierazi zioten Udalari. Horrezaz gain, Udanako errekak gainezka egiten duenean sortzen zuen egoera ere kezkagarria zela esan zuten; izan ere, jarritako saretek ezin zuten ur guztia xurgatu, eta ondorioz, batzuetan ura sartzen zen etxebizitzetan.

Egoera aztertu ondoren, Udalak haurren parkea berritzeko proposamen bat aurkeztu zien bizilagunei eta proposamen hori onartu egin zen.

Hala, haur-parkea berritu eta plazaren erdialdean zegoen sarbidea aldatu egin da; orain haur-parketik garbitegira sartzeko gune bat egokitu da, hiri-altzariak berritu eta berrantolatu dira, eserlekuak lekuz aldatu dira eta paperontziak haur-parkera hurbildu dira.

 

Zona zabalagoa izan dadin, dagoen hesia kendu da, eta pago-hesia landatu da, tanta-jario bidezko ureztatze-sistema eta programatzailea duena. Horrez gain, bi zuhaitz Prunus sp (gereziondo japoniarra) landatu dira.

Azkenik, farolak berritu dira, kontsumo txikiko LED lanparak dituzten farolak instalatuz.

Obrak, guztira, 21.380 euroko kostua izan du, honela banakatuta:

  • Obra zibila (antio): 4.987,62 €
  • Haurrentzako jolasak eta zola (Manufacturas deportivas): 11.908,03 €
  • Farolak (udal brigada): 3.755,66 €
  • Lorezaintza (udal brigada): 642,49 €