pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Uda garaia Bikuña kiroldegian
09
Eka
2021

Uda garaia Bikuña kiroldegian

Iaz bezala solariuma eremutan banatuta egongo da. Ezaugarri nagusiak honako hauek dira: 

 

  • Solariumaren aforoa  2x1 metroko 80 eremutara mugatu da.
  • Igerileku-ontzien aforoari dagokionez, une oro Eusko Jaurlaritzako osasun sailak esandakoa beteko da.
  • Solariumeko eremuen erreserba alde-aurretik egitea behar-beharrezkoa izango da. Alde-aurreko erreserba Legazpiko web gunean egingo da.

 Erreserba egin

  • Erreserba, Bikuña kiroldegiko abonatuak egin ahal izango dute soilik.
  • 3 eguneko aurrerapenarekin egin ahal izango dira erreserbak. Beti ere,gehienez, egunean erreserba bat pertsonako.
  • Erreserbaren iraupena bi ordutakoa izango da.
  • Bainuaren iraupena 15 minututakoa izango da eta taldeka egingo da.

Txanden ordutegia, honakoa izango da:

 

txandak

SOLARIUM

IGERILEKU TXIKIA

1.

09:00 - 10:30

09:00 - 10:00

2.

11:00 - 13:00

10:15 - 11:15

3.

13:30 - 15:30

11:30 - 12:30

4.

16:00 - 18:00

12:45 – 13:30

 

13:30-16:00

ITXITA

5.

18:30 - 20:30

16:00 – 21:00

Ezin da erreserbatu.

Solariumeko erabiltzaileak soilik.

 

Oharra:  SOLARIUMeko 3. txandan (13:30 – 15:30), igerileku handiko 2 kale erabiliko dira solárium-a erreserbatuta dutenentzat, ordutegi honetan igerileku txikia itxita egongo da.

  • Aldagelak aforo mugatuarekin irekita egongo diren arren ez erabiltzea gomendatzen da.
  • Aldageletako dutxen erabilpena Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak esandakoaren arabera egingo da.

Albiste guztiak