pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko landa lursailen mugak digitalizatzeko proiektuaren azken fasea hasi da
11
Eka
2021

Legazpiko landa lursailen mugak digitalizatzeko proiektuaren azken fasea hasi da

Azken fase hau burutzeko, Geograma empresa arituko da lanean. Aurreko 2 faseak  udalak finantzatu zituen osotasunean, azken honetarako , aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza izan du.

 

Lursailen kokapena Azkorriko parke naturalean kokatzen dira gehienbat, Barrendiolako urtegia eta Guriditegi auzoraino, 01-02 eta 15 poligonoetan.

 

Proiektuaren helburua,lursailen jabetza zehaztea eta mugei GPS koordenatuak ematea da, lursail bakoitzari poligono-zenbakia, partzela-zenbakia eta izena ipiniz. Mugetan egon daitezkeen akatsak zuzenduko dira, beti ere, adostasuna badago muga kideen artean.

 

Proiektua abiatzeko bilerak, ekainaren 8an eta 9an Latxartegi aretoan egin dira eta lur jabe bakoitzak liburuxka bat jaso du, katastro zerbitzuan beren  izenean azaltzen diren lursailen fitxarekin eta mugakide diren lursailekin.

 

Lan hau egitearen onurak hurrengokoak dira: Lursailak katastroko planoan behar bezala kokatzea eta identifikatzea, jabetza zehaztea eta mugarriak behin betiko finkatzea. Garrantzitsua da, kasu askotan, adineko lurjabeek soilik baitakite mugarri horien kokapena eta lan hau egin ondoren, GPS koordenatuak finkatzen direnez, ondorengoek zein administrazioak izango du informazio hori, lanak eta tramiteak errezteko balioko duena.

Albiste guztiak