pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpi KZguneko uztaileko planifikazioa prest.
14
Eka
2021

Legazpi KZguneko uztaileko planifikazioa prest.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek aukera ezberdinak dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943 023 663).
  • Telefonoz deitu (943 023 663). Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da.
  • Gure web orrian (www.kzgunea.eus) izena ematea. Ikastaroan izena emateko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Legazpi KZgunea (Latxartegi Kalea, 3, 20230 Legazpi), astelehenetik ostiralera irekia, ekainean 16:00etatik 20:00etara eta uztailean 9:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiagorako, gure ikastaroen katalogoa kontsulta dezakezu estekan klik eginez:https://www.kzgunea.eus/eu/ikastaroak

 

Eta Youtube bidezko zuzeneko hitzaldiak ere izango dira. Uztaileko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:

1. astea: Doako liburu elektronikoak jaitsi
- Uztailak 6, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Uztailak 8, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

2. astea: Argazkigintza mugikorra
- Uztailak 13, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Uztailak 15, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

3. astea: Azken albisteak ezagutu RSSei esker
- Uztailak 20, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Uztailak 22, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Doako filmen atariak
- Uztailak 27, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.- Uztailak 29, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

Albiste guztiak