pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Kultur Etxean harrera-gune berria
16
Ots
2015

Kultur Etxean harrera-gune berria

Egun osoko arreta zerbitzua eskainiko da

Gazteentzako Informazio Bulegoak lehengo telefono zenbakia izango du; harrera-guneak, berriz, 943 73 72 02 zenbakia
 
Urtarrilaz gero, zerbitzu berri bat eskaintzen dute Kultur Etxean: harrera eta telefonogune berria. Kultur Etxeko ate nagusitik sartu, eta bertan dago mahaia. Han, erreferentziazko profesional bat izango dute erabiltzaileek, zuzeneko tratua eskainiko diena eta Kultur Etxean dauden zerbitzu guztiei buruzko beharrezko informazioa emango diena.
 
Harrera eta telefonoguneko pertsona arduradunak erantzungo die 943 73 72 02 telefono zenbakira egindako deiei, 09:30etik 13:00etara eta 14:30etik 20:30era. Eta bertatik bideratuko dira Gazteria eta Hezkuntza zein Kultura sailera egindako deiak. 
 
Gazteentzako Informazio Bulegoaren telefono zenbakia orain arteko berbera izango da: 943 73 72 03. Baita ordutegia ere: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara; eta asteartetik ostiralera, 16:00etatik 18:00etara.
 
Gazteei zuzendutako txartelak, ordea, Kultur Etxeko sarrerako mahai horretan egingo dira aurrerantzean; arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.
 
Azkenik, Legazpiko Udalak hartutako erabakiz, sail guztiek .eus domeinua dutenez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbideak erabili beharko dira.

Albiste guztiak