pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Grabazioak egiteko diru-laguntzak herriko musika taldeentzat
29
Eka
2021

Grabazioak egiteko diru-laguntzak herriko musika taldeentzat

Joan den ekainaren 24an, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren

Grabazioak egiteko herriko musika taldeentzako

diru-laguntzen oinarri espezifikoak eta 2021eko deialdia.

Ikusi oinarri espezifikoak eta 2021eko deialdia

Grabaketen diru-laguntzen helburua, hain zuzen,

musikari legazpiarrei euren diskoa argitaratzen laguntzea da,

eta horretarako, gehienez ere 1.000 euroko laguntza ematen zaie.

 

Abestiek giza-eskubideen aldarrikapen unibertsala errespetatuko dute.

 

Lehentasuna izango dute:

  • lehen aldiz eskaera aurkezten dutenek,
  • adinez, bataz beste, gazteenekin osatutako taldeek,
  • euskaraz sortutako grabazioek.

 

Interesa dutenek urriaren 31ra arteko epea dute eskaerak egiteko:

Udaleko webguneko Egoitza elektronikoaren bidez edo

Herritarrentzako Arreta Bulegora joanda (ordutegia 7:30-15:00).

 

Grabaketarako diru-laguntzak eskatzeko prozedura:

Diru-laguntzak jaso dituzten musika-taldeak

Azken 13 urteetan, Legazpiko udaleko Haur, Nerabe

eta Gazteen Zerbitzuak diru-laguntzak eman ditu

herriko musika taldeek grabazioak egin ditzaten.

 

Udalak 2009tik 2020ra bitartean 16.501,00 euroko diru-laguntzak

eman dizkie 13 musika talderi.

 

Diru-laguntza behin jaso duten taldeak honakoak dira:

  • Hartu arte (2010)
  • Yerko Ortiz (2011),
  • Doinua Musika Eskolako Big Band (2012),
  • Vancouver (2013),
  • Deaf Squad (2013),
  • Iñaki Gurrutxaga (2016),
  • The Nekrobabies (2018)

 

Bitan jaso duten musika-taldeak, honakoak dira:

  • Elbereth (2009 eta 2017),
  • D-Pintxos (2012 eta 2014),
  • One Way Rock (2013 eta 2017),
  • Alaitasuna Errondaila (2014 eta 2017),
  • Elustondo (2015 eta 2019),
  • John Dealer & the Coconuts (2018 eta 2020)

 

      

      

 

      

 

      

 

  

Albiste guztiak