pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Haurren uda ikastaroa
02
Uzt
2021

Haurren uda ikastaroa

Datorren astelehenean, uztailaren 5ean, emango diogu hasiera aurtengo haurren uda ikastaroari

 

Aurtengoa ere Covid-19aren eraginpeko uda izango denez, ezarritako prebentzio-neurriak bete behar ditugu. Horietako bat, ekintzak ahal dela aire librean izatea da eta, gehienez, 10 haurreko taldetan. Beraz, herriko honako guneetan egongo dira taldeak:

 

  • HH2 (2018an jaiotakoak), Laubideko hexagonoan (Domingo Agirre eskola)
  • HH3 (2017an jaiotakoak), Latxartegiko eskolaurrean (Haztegi ikastola)
  • HH4 (2016an jaiotakoak), Latxartegi parkean, ikastolako sarreraren kanpoaldean
  • HH5 (2015ean jaiotakoak), ikastolako jolastokian, Agirre-etxeberri parkearen parean
  • LH1-LH2, (2014 eta 2013an jaiotakoak), Azokan
  • LH3-LH4, (2012 eta 2011n jaiotakoak), Euskal Herria plazan

 

Ordutegia: 9:30etik 12:30era.

 

Guztira 252 haurrek hartuko dute parte 27 haur-taldetan banatuta. Udalak, guztira, 30 pertsona kontratatu ditu aisialdi eskaintzarako, 29 begirale eta zuzendaria.

 

Begiraleak, uztailaren 1ean eta 2an, bi egunez elkartu dira eta egitarau desberdinak prestatu dituzte. Horien berri mailaren arabera ematen joango dira, ikastaroak aurrera egin ahala.

 

Guztion esku dago uda ikastaroa martxa onean gauzatzea eta, beraz, guztion laguntza eskatzen dugu horretarako

 

Albiste guztiak