Print this page
Eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntza gehiago
13
Uzt
2021

Eskola-materiala eta ekipo informatikoak erosteko laguntza gehiago

Uztaila eta urria bitartean egindako erosketen fakturak onartuko dira

Aurten ere, Legazpiko Udalak eskola-materiala eta ekipo informatikoak

erosteko laguntzendeialdia egin du.

Helburua bikoitza du laguntza honek:

seme-alabak eskolatzeak familiei eragiten dien gastuan laguntzea

eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzea.

 

Legazpiko Udalak 17.000 euro bideratu ditu

laguntza-programa horretara.

 

Aurten, premia handiena duten familiei laguntzeko,

kopuru handiagoko laguntza berriakgehitu zaizkie lehendik zeuden laguntzei,

familia-unitatearen diru-sarreren 2 tarte berrienarabera.

 

Horrela, 100, 70 edo 80 euroko eskola-materiala erosteko

aurreko urteko laguntzei 140 euro edo 100 euro arteko laguntzak gehitu dira

seme-alaba bakoitzeko; ekipo informatikoak erosteko,

150, 100 edo 125 euroko aurreko laguntzei

350 euroedo 200 euro arteko laguntza berriak gehitu dira familiako.

 

Familia-unitatearen diru-sarreren araberako tarte berrietan,

honako familiak hartuko dira kontuan:

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren gehieneko muga gainditzen

ez duten familiak, hau da, 12.100 euro (1. tartea);

eta Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren % 175 gainditzen ez duten familiak,

hau da, 19.950 euro edo 29.950 euro familia ugarien kasuan (2. tartea).

 

Eta bada beste nobedade bat, familientzat onuragarria izango dena;

izan ere, aurtenlau hilabetera luzatu da materiala erosteko epea.

Horrela, uztailaren 1etik urriaren 31ra bitartean

egindako erosketenfakturak onartuko dira.

 

Gogoan izan eskola-materiala Legazpiko dendetan erosiko dela,

eta ekipo informatikoak udalerritik kanpo,

baina Gipuzkoako Lurralde Historikoaren barruan.

 

2021eko laguntzak

 

Hauek dira familia-unitatearen errenta-tarte berriak eta lor daitezkeen laguntza berriak:

- 1. tartean edo tarte berezian, 12.100 euro (hori da diru-sarrerak bermatzeko errentaren gehieneko muga) gainditu ezin duten familiek 140 euro jaso ahal izango dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 350 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko.

 

- 2. tartean, familiek ezin dute 19.950 euroak gainditu (Lanbide arteko gutxieneko soldataren % 175), eta familia ugarien kasuan, berriz, 29.950 euro. Familia horiek 120 euro jaso ahal izango dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 200 euro familia-unitate bakoitzeko ekipo informatikoak erosteko.

 

Tarte horiei aurreko deialdian zeuden tarteak gehitu behar zaizkie, ezbaitira aldatzen ez errenta-mugan, ez jaso beharreko zenbatekoetan. Hauek dira tarte horiek:

 

- 3. tartean, familiek ezin dute 27.000 euroko diru-sarrerak gainditu, eta familia ugarien kasuan, 37.000 euro. Horiek guztiek 100 euro jaso ahal izango dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 150 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko.

 

- 4. tartean, 40.000 euroko diru-sarrerak gainditu ezin duten familiak daude. Familia horiek 70 euro jasoko dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko eta 100 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko. Familia ugarien kasuan, hau da, 50.000 euro gainditu ezin duten familiek 80 euro jasoko dituzte seme-alaba bakoitzeko eskola-materiala erosteko, eta 125 euro familia-unitateko ekipo informatikoak erosteko.  

 

 

 

Egin beharrekoak

 

Eskaerak irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean

aurkeztu ahal izango dira.

 

Familiei dei egiten diegu eskaerak

Egoitza Elektronikoarenbidez egin ditzaten.

 

Familia bakoitzak eskaera BAKARRA aurkeztuko du,

eta bertan laguntza jasotzeko eskubidea duten

familia-unitateko adingabe guztiak sartuko dira.

 

Behar bezala betetako eskabide-ereduarekinbatera,

fakturakaurkeztu beharko dira, diru-laguntzaren titularraren izenean,

erositako produktuak argi eta zehatz adierazita.

 

Aurten ez da beharrezkoa izango familia-unitatearen errenta-aitorpena aurkeztea,

baina udalari kontsulta hori egiteko baimena eman beharko zaio.

 

Ohiko galderak

Izapidearen fitxa