Print this page
Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak
15
Uzt
2021

Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak

Euskara ikasteko, UEUko ikastaroetarako eta arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko

Uztailaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira aurtengo Udal Euskara zerbitzuaren diru-laguntzak:

1. Barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara  euskara ikastera, eta Udako Euskal Unibertsitatera edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten bestelako ikastaroetara doazen herritarrei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzen dituztenei diru-laguntzak emateko oinarri espezifikoak.

Bietarako eskaera egiteko azkeneko eguna, urriaren 30a izango da.

Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera,  “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.

Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.

 

Diru-laguntza deialdien oinarriak

  1. Euskara ikasteko eta UEUko ikastaroetarako diru-laguntzetarako eskaera-orria
  2. Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeko diru-laguntzetarako eskaera-orria
  3. Egoitza elektronikorako sarbidea