Print this page
Aparkalekuen gaineko Ordenantzari egindako ekarpenak
23
Uzt
2021

Aparkalekuen gaineko Ordenantzari egindako ekarpenak

Herritarrek egindako 5 ekarpen jaso dira

Aparkatzeko ordenantza 2015. urtekoa da, eta, beraz, udalak ordenantza hori eguneratzeko prozesua hasi zuen ekainean.

Aparkalekuen gaineko ordenantza berriak Urola kalea 8-C helbidean (paper-fabrika) dagoen aparkalekua eta Juanastegi eta Plazaola kaleetako txandakako aparkalekuak arautuko ditu.

Ordenantza onartzeko herritarren parte-hartzea behar da, herritarrek ordenantzaren behin betiko testua egiteko zer iritzi duten jakiteko. Testu hori Osoko Bilkurak onartu beharko du ondoren.

Ekainaren 24tik uztailaren 6ra, proposamenak aurkezteko epean, herritarren 5 ekarpen jaso dira. Horiez gain, EH bildu udal-taldeak ere hainbat ekarpen egin ditu.

Herritarrek parte hartzeko prozesua amaituta, negoziazio politikoaren prozesua hasiko da. Ondoren, aparkalekuen gaineko ordenantza berriaren hasierako onarpena etorriko da iraileko osoko bilkuran, eta jendaurrean jarriko da, alegazioetarako epe bat irekiz. Hasieran onartutako testuari alegazioak aurkezten bazaizkio, ordenantza berriz ere osoko bilkurara eraman beharko da, behin betiko onar dadin.

Ikusi jaso diren ekarpenak