pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko kultur agenda bizirik dago,  pandemia gorabehera
28
Uzt
2021

Legazpiko kultur agenda bizirik dago, pandemia gorabehera

Pandemiaren eraginez, 2020an bertan behera utzi behar izan ziren Legazpin antolatzen ohi ziren kultur  jarduera asko. Pixkanaka-pixkanaka, udalak eta kultur elkarteek kultur agendari heldu diote berriro, antolatutako programazioa osasun-agintariek ezarritako edukieretara egokituz eta jokabide- eta zaintza-jarraibide zorrotzak aplikatuz, COVID kutsatzea saihesteko.

Udalak uztailaren amaierara arte antolatu eta/edo diruz lagundutako kultur jardueretara bertaratzeari buruzko datuek argi eta garbi adierazten dute Legazpiko kultur agenda bizirik mantentzen dela, Coronabirusaren eraginpean egon arren; izan ere,... "kultura segurua da".

 

Hauek dira kultur jardueretan parte hartzeari buruzko datuak, 2021eko uztailaren amaierara arte. Bertan, kultur jarduera gure kaleetara, Agirre Etxeberri parkera eta ikastolako jolastokira eraman dela ikus daiteke:

 

 

Urtarila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

PARTE-HARTZEA GUZTIRA

Irakurketa klubak

20

23

21

28

27

20

--

139

Opera

16

17

12

12

--

--

--

57

Ikasleen bisitaldiak liburutegira

82

81

--

36

----

--

--

199

Ekitaldiak Kultur Etxeko aretoan

81

--

23

104

25

25

--

258

Ekitaldiak Latxartegi aretoan

--

--

217

40

58

--

--

315

Ekitaldiak kalean

--

--

--

--

442

120

686

1.248

Ekitaldiak Agirre Etxeberri parkean

--

--

--

 

78

171

633

882

Ekitaldiak ikastolako jolastokian

--

--

--

--

555

663

322

1.540

Ekitaldiak parrokian

--

--

--

--

198

--

--

198

PARTE-HARTZEA GUZTIRA

199

121

273

220

1.383

999

1.641

4.836


Nabarmendu beharrekoak dira halaber, txistularien hileroko kalejirak eta Kultur Etxean egin ohi diren erakusketak, baina oraindik ez da horietan izandako parte-hartzea kuantifikatu.

 

Urtarrila

Otsaila

Martxoa

Apirila

Maiatza

Ekaina

Uztaila

Gabonetako marrazki-lehiaketaren erakusketa

Zurezko lanen erakusketa

Pintura erakusketa

Pintura erakusketa

Pintura-lehiaketako lanen erakusketa

Ikasturte amaierako pintura erakusketa

----

Argizaiola argazki-lehiaketaren erakusketa

Argazki erakusketa

Ikasturte amaierako pintura erakusketa

Legazpi Hiria argazki erakusketa

 

 

Azkenik, ekitaldi zehatzei buruzko datu horiei, irailetik eta urritik aurrera martxan dauden eskola eta ikastaroetan izandako parte-hartzearen datuak gehitu behar zaizkie. Horrela, Arkatza elkarteak gauzatutako marrazketa eta pintura eskoletan 80 lagun ibili dira eta Irule elkarteak 7 ikasle izan ditu puntu ikastaroan eta 11 ikasle joskintzaren hastapeneko ikastaroan.

Azpimarratu behar dugu kultur jarduera hori guztia gauzatzea ezinezkoa izango litzatekeela herriko kultur erakundeen inplikaziorik gabe.

 

 

Albiste guztiak