pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

40.000 euro 3k bonuetan
31
Uzt
2021

40.000 euro 3k bonuetan

Udalak kontsumoa sustatuko du Legazpiko merkataritzan eta mikroenpresetan

Joan den uztailaren 28an, Legazpiko Udaleko Osoko Bilkurak 3K Bonuen programa abian jartzea onartu zuen. Horretarako 40.000 euroko aurrekontua jarri du.

COVID-19 pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren aurrean Legazpiko merkataritzari eta mikroenpresei laguntzeko neurriak dira bonu horiek.

 

8.000 bonu jarriko dira zirkulazioan, merkataritzarentzat eta 10 enplegu arteko enpresentzat. Helburua erosketak Legazpin egitea da.

Bezeroek ere onurak izango dituzte, merkeago erosiko baitute.

 

Atxikitako establezimenduetan 20 € edo gehiago gastatzen duen edonork 5 €-ko beherapena izango du. Udalak zuzenean ordainduko dio zenbateko hori dendari.

Bezeroek ez dute ezer berezirik egin behar. Bakarrik NAN-zenbakia eman behar diote dendariari.

Faktura bakoitzeko gehienez 10 bonu aplikatu ahal izango dira..

 

Programa honekin bat egin nahi duten saltokiek eta mikroenpresek udaletxean eman beharko dute izena,  deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, ziurrenik irailaren hasieran. Udalak data zehatzen berri emango du.

 

Iaz Legazpiko Udalak lehen aldiz jarri zuen martxan 3K Bonuen programa eta balorazio ona egin zuen.

68 jarduerak parte hartu zuten, 7.584 bonu erabili ziren (75.840 €) eta programak 672.785 euroko erosketak sortu zituen.

 

Denda, mikroenpresa eta legazpiarrak animatu nahi ditu Udalak kanpaina honetan parte hartzera!

Albiste guztiak