pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irailak 5 igandean Gipuzkoako 37. Artzain gazta lehiaketa eta Gipuzkoako 52. Artzain txakur txapelketa ospatuko dira Legazpin
31
Abu
2021

Irailak 5 igandean Gipuzkoako 37. Artzain gazta lehiaketa eta Gipuzkoako 52. Artzain txakur txapelketa ospatuko dira Legazpin

Gazta salmenta azoka ere izango da Euskal Herria plazan

Bizi dugun pandemia egoera dela eta aurten ere, egitaraua moldatu behar izan dugu. Aipatutako bi txapelketak antolatzeaz gain, Gipuzkoako 5 gaztandegi etorriko dira gazta saltzera Euskal Herria plazara igande goizean. Honako hauek hain zuzen ere: Legazpiko Erreizabal eta Makatza, Gabiriko Baztarrika,  Berastegiko Gazpio eta Azpeitiko Xoxote gaztandegiak.

 

Goizeko 10:30 hasiko da Gipuzkoako  Artzain gaztaren 37. Lehiaketa  azokako itxituran.  Epaimahaia, 9 pertsonek osatuko dute: Idiazabal jatorri deiturako 3 dastatzaile, Gipuzkoa kanpoko 3 artzain eta 3 pertsona ezagun: aurten Maria Redondo, Goazen telesaileko aktoresa, Agurtzane Elustondo Euskal Herriko Trikitixa elkarteko lehendakaria eta Alfredo Medina, Mantxako gaztaren kofradiako maestrea, izango dira gurekin.

 

Lehiaketan Artzai Gazta elkarteko bazkide diren Gipuzkoako gaztandegiak parte hartu ahal izango dute eta lehen 10 sailkatuak Euskal Herriko lehiaketara pasako dira.

 

Sari banaketa eguerdiko 13:30tan izango da plazan, bertan Gipuzkoako Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritza eta Legazpiko Udaleko ordezkariek sariak banatuko dituzte.

 

Arratsaldeko 5:30tan Gipuzkoako 52. Artzain txakur txapelketa ospatuko da Urtatzako zelaian.  Hurrengoko artzainek parte hartuko dute beraien txakurrekin: Mutrikutik Jabier Zubiaurre  MENDI txakurrarekin, Oñatitik Miguel Arregi ARGI eta LAGUN txakurrekin, Ataundik Aitor Tato NABAR txakurrarekin eta Oñatiko Jose Mari Bengoa EDER eta ZEU txakurrekin.
 

Gainontzeko  ekitaldi guztiak bertan behera geldituko dira egoerak behartuta.

Espero dugu datorren urtean, GIPUZKOAKO ARTZAIN EGUNA jai giroan ospatu ahal izatea!

Albiste guztiak