pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Irailaren 8tik aurrera Gazte-txokoko ateak zabalik, txanda eskatu gabe
07
Ira
2021

Irailaren 8tik aurrera Gazte-txokoko ateak zabalik, txanda eskatu gabe

Aldiro, gehienez, 52 lagun elkartzeko aukera

Oporrak igaro ondoren, ikasturte berri bat hasten da. Hori dela eta, Legazpiko udalak irailaren 1etik aurrera Nerabeentzako Zerbitzua martxan jarri du.

 

Aldiro lanean diharduten 2 hezitzaileak, lehenengo egunetan, kalean eta sare sozialetan aritu dira nerabeekin hartu-emaneetan, eta datorren irailaren 8tik aurrera Gazte-txokoan ere arituko dira, hainbat aldaketa egin badira ere.

 

Izan ere, Gazte-txokoak bere ateak zabalduko ditu eta oraingoan, lehen ez bezala, nerabeek ez dute txanda aldez aurretik  eskatu beharko.

Bigarren aldaketak lotura zuzena du hartzaile-kopuruarekin. Artatutako nerabeen kopurua handitu egingo da, hau da, gehienez  52 lagun egon ahalizango dira aldi bakoitzean, muga hori gainditu gabe.

Guneen edukiera horrela banatuko da:

  • Topagunean 25 lagun, 2 talde eta 2 gune ezberdinetan banatuta.
  • Bilera gela handian, 13 lagun,
  • Ikus-entzunezko gelan, 8 lagun; eta
  • Atseden gelan, beste 6 lagun.

 

Aldaketa horiek nerabeen beharrak eta bizi dugun egungo egoera aztertu ondoren egin dira. Udalak gogoratu nahi du 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzaile hori  gune segurua dela. Bertan, Covid-ari aurre egiteko indarrean dauden neurriak ezartzen dira. Tenperatura hartzeaz, musukoa erabiltzeaz, pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzeaz, guneak desinfektatzeaz, eta abarrez gain, gune guztiak behar bezala aireztatuta daude eta guneen edukiera mugatua da, lehen azaldu bezala.

 

Nerabeentzako zerbitzua asteazkenetik ostiralera irekiko da, baina irailaren 18tik aurrera asteburuetan ere zabalik egongo da. Urrian DBH-ko 1. mailako nerabeen bisitak eta gurasoentzako ate irekiak antolatuko dira.

 

Bukatzeko, ordutegia eta erabilgarri ditugun gizarte sareak gogoratu behar ditugu:

 

Ordutegia:

Gazte-txokoan

  • Asteazkena eta osteguna: 17.00-19.30
  • Ostirala, 15-18 proiektuarekin: 16.00-18.30
  • Larunbata: 17.00-20.00
  • Igandea: 17.00-20.30

Kalean

  • Asteazkena: 15.25-16.15
  • Osteguna: 16.00-17.00
  • Ostirala: 14.00-15.00 / 18.30-19.30
  • Larunbata: 20.00-21.00

Sare sozialetan

  • Asteazkena: 16.15-17.00
  • Ostirala: 15.00-16.00
  • Larunbata eta igandea: 16.30-17.00

 

Sare sozialak:

  • WhatsApp: 634 466 838
  • Facebook eta Instagram: nerabezerbitzua

Albiste guztiak