Print this page
14 legazpiar bihar Txekiar Orkestraren kontzertura
18
Ots
2015

14 legazpiar bihar Txekiar Orkestraren kontzertura

Kursaal Eskuraren autobusarekin

Otsailaren 19an, osteguna, 18:15ean 14 legazpiarrek hartuko dute autobusa Kursaal Eskura egitasmoaren barruan, 20:00etan Kursaalen Txekiar Orkestra Filarmonikoak eskainiko duen kontzertura joateko. Egitasmoa eskualde mailakoa denez, 18:30ean Zumarragan beste 16 lagun gehituko zaizkie legazpiarrei. Kontzertua amaitzean autobus berean itzuliko dira guztiak.