pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

2021eko Erreka Eguna
10
Ira
2021

2021eko Erreka Eguna

Legazpiko Udalak eta ikastetxeek Erreka Egunean parte hartzeko animatzen zaitugu.

2020an ezin izan genuen antolatu Coviden pandemiaren larritasunagatik, baina aurten errekaren garbiketari ekingo diogu berriro. Hori bai,  osasun  gomendioei  jarraituz!

 

Hilaren 25eko goizean, ibaira iritsi behar ez zuten elementu arrotz guztiak kenduko ditugu: plastikoak, metalak, trasteak...

Ingurumena zaintzeko Legazpiarron parte hartze boluntarioa eskatzen dugu.

 

ERREKA EGUNA. Irailaren 25ean, 9:30etan.

Elkarbizitzarako eta Ingurumena zaintzeko eguna!

Animatu zaitez eta har ezazu parte!!!!

 

Izen-emate epea: irailaren  10etik 17ra arte

Izena emateko tokiak:

  • Legazpiko udaletxean. Udalerri barrutik T:010 eta kanpotik T: 943 737030
  • Formulario honetan datuak jarri

  • Domingo Agirre ikastetxea, Haztegi ikastola  eta Olazabal institutoa

 

Ondoren, zure taldea zein den jakiteko irailaren 23an www.legazpi.eus web orria ikusi!

Albiste guztiak