Print this page
“Urbasa” ikuskizuna Hutsun & Ortziren eskutik
13
Ira
2021

“Urbasa” ikuskizuna Hutsun & Ortziren eskutik

Irailaren 18an, larunbata, 19:00etan Haztegi Ikastolako Patioan

Irailaren 18an, larunbata, 19:00etan Haztegi Ikastolako PatioanIndar bisual handiko proposamena da, Hutsuneko bi txalapartarien eta Ortziren eskutik.

Ortzi zirku-artista aditua da. Akrobazioak, txalaparta-erritmoaren ariora, planeta orekatura itzuli beharra dagoela aldarrikatzeko.

 

Sinopsia:

Bi pertsonaiak orekan eta erabateko harmonian bizi dira Urbasako basoetan. Bat-eginik daude inguruko naturarekin. Izadia, ordea, mehatxupean dago, gizabanako diruzale bat etorri baita, industrializazioak eta diruak barrena janda. Ezin da bi munduen arteko gatazka eragotzi.

 

Ikuskizunerako sarrera-gonbidapenak, ohi bezala Kultur Etxeko Harreran jaso ahal izango dira,

edo 943737202 telefonora deituz gorde, Irailaren 14tik 17ra.

 

Eguraldi txarra balitz, emanaldia Azokan eskainiko da.