pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bizikleta apaintzeko tailerrak
14
Ira
2021

Bizikleta apaintzeko tailerrak

UGGASAk eta eskualdeko 4 udalek bat egin dute 2021eko Mugikortasunaren Europako Astearekin, "Apaindu zure bizikleta" kanpainarekin.

 

Koloretako pegatina bat egin zure izena edo irudi batekin, fruta-denda moduko kaxaren bat jarri parrillan, armairuan duzun poltsa edo motxilaren bat bizikletarako berrerabili...

Sormena martxan jartzen lagunduzko dizugu eta horretarako kalean egongo gara. Zure bizikletarekin gerturatu eta eman nahi diozun itxura diseinatzeko aukera izango duzu. Ideia bera oinarri hartuta, garatzen lagunduko dizugu. Eeta inspirazioa behar izanez gero proposamenen irudiak eskeiniko dizkizugu.

 

Anima zaitez eta zatoz zure bizikletarekin!

  • Osteguna, hilak 16, 17:00 – 19:30 Euskal Herria plazan
  • Ostirala, hilak 17, 17: 00-19: 30, Laubide kalean
  • Larunbata, hilak 18, 11: 00-14: 00, Euskal Herria plazan.

 

Euria eginez gero 3 saioak Azokan egingo dira.

 

Urola Garaiak aspalditik bultzatzen du bizikletaren erabilera. Zentzu horretan tailer mekanikoak, helduentzako bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroak, jardunbide egokiak saritzea, bigarren eskuko azokak eta abar antolatu izan ditugu.

Tailer horiek Gipuzkoako Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuarekin elkarlanean antolatu dira, eta Europako Batzordearen ekimenaren barruan daude, "Mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua" ardatz hartuta.

 

Azkenik, aurten, pandemia dela eta, bizikleta martxa ez dela egongo gogorarazi nahi dizuegu.

2022an berriro izango dugu!

Albiste guztiak