pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azken egunak helduen hezkuntzan matrikulatzeko!
15
Ira
2021

Azken egunak helduen hezkuntzan matrikulatzeko!

Ikasturte honetan Legazpiko Helduen Hezkuntzako zentroan ikasteko asmoa baduzu, irailaren 17ra arte matrikulatu zaitezke. Horretarako, Itxaropen auzoko 10. zenbakian dagoen zentrora gerturatu zaitezke ostegunean, hilaren 16an, 15.00etatik 17.00etara edo 943 73 08 11 telefonora deitu dezakezu. Beste aukera da, Zumarragako Zelai Aristi Kultur etxean dagoen zentroko 943 72 40 67 telefonora deitzea, bai ostegunean edo ostiralean, 9.00etatik 13.30era.

 

Helduen Hezkuntzak hezkuntza publikoa eta doakoa eskaintzen du eta hauxe da aurtengo eskaintza:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua (DBH)
  • Goi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko proba prestatzea
  • Unibertsitatean sartzeko proba prestatzea (45 urtetik gorako ikasleentzat)
  • Hizkuntzak: euskara eta ingelesa
  • Hasierako ikasketak
  • Gaztelania atzerritarrentzat

 

Legazpiko zentroan ikasturtearen aurkezpena ostegunean, irailaren 16an, arratsaldeko 3etan egingo da.

Eskolak berriz, hurrengo asteartean, irailaren 21ean, hasiko dira.

 

Inoiz ez da berandu ikasitakoa gogoratzeko edo asmo berriei ekiteko.

 

Aprobetxa ezazu Helduen Hezkuntzak ematen dizun aukera paregabea!

Albiste guztiak