Print this page
Tamaina handiko hondakinak ostegunetan jasotzen dira
19
Ira
2021

Tamaina handiko hondakinak ostegunetan jasotzen dira

Garrantzitsua da tamaina handiko trasteak ostegunetan BAKARRIK ateratzea, eta 21:00etatik aurrera

Tamaina handiko hondakinak biltzeko zerbitzua Sasieta Mankomunitateak eskaintzen duen zerbitzu osagarria da, eta beren tamaina dela-eta gaika biltzeko edukiontzietan utzi ezin diren etxeko hondakinak biltzea du helburu.

 

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA

  • OSTEGUNETAN, 21:00etik aurrera

BILTZEN DIREN TAMAINA HANDIKO HONDAKINAK

  • Altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak,…) eta erabilezinak diren tamaina handiko bestelako trasteak.
  • EZ DIRA JASOTZEN eta Garbigunera eraman behar dira:
  • Obra-hondakinak eta obra–hondarrak (oholtzak, bainuontziak, komunontziak, baldosak, azulejuak,…)
  • Kristalak, ispiluak eta objektu ebakitzaileak
  • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak,….)
  • Pneumatikoak
  • Egurrezko paletak
  • Arropa, jostailuak eta etxebizitza eta garajeetako garbiketa-hondarrak

 

NOLA ATERA BEHAR DIRA

  • Trasteak edukiontzien ondoan utzi behar dira (edo beira biltzeko edukiontziaren ondoan) baina edukiontziaren kontra jarri gabe.
  • Pasabidea oztopatu gabe eta beste edukiontziak erabiltzea galerazi gabe.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!