Print this page
Legaztipi – Tapa berriro martxan
21
Ira
2021

Legaztipi – Tapa berriro martxan

Irailaren 23an izango da lehen Legaztipi Tapako irteera

Pandemiaren eten aldiaren ondoren, udaletxeko plazan elkartuko gara, goizeko hamar t’erditan.

 

Eguraldiaren arabera, bi aukera egongo dira:

-          EGURALDI ONAREN KASUAN: ohiko ibilbideak gauzatuko dira.

-          EGURALDI TXARRAREN KASUAN: ariketa fisikoa gauzatuko da.

 

Jarduera honetan parte hartzera animatzen ditugu ostegunetako goizak elkarrekin gozatzeko gogoa duten herritar guztiak. Solasean eta lagun berriak eginez, paseo osasungarriak emango ditugu.

Ostegunetan, 10:30ean, elkartzen gara udaletxeko plazan, “oilarra” dagoen lekuan.

 

HURBIL ZAITEZTE!!