pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erreka Eguna 9:30etan hasiko da
22
Ira
2021

Erreka Eguna 9:30etan hasiko da

Ikusi zein taldetan zauden!

Datorren larunbatean, hilak 25, aurtengo Erreka Eguna izango da.

Parte hartuko duten pertsonei mesedez eskatu nahi diegu 9:30etan ager daitezela Euskal Herria plazan, garbiketa-lanak puntu-puntuan hasteko.

 

TALDEEN ZERRENDAK hemen ikus ditzakezu: 

TALDEEN ZERRENDAK

100 legazpiar baino gehiagok eman dute izena errekatik dauden plastiko, burdin,.. eta aurkitzen dituzten trasteak ateratzeko.

Taldeka lan egingo dute, Saturnino Telleriako errotondatik hasita Brinkolaraino.

Urtatza erreka ere garbituko dute.

 

Zein taldetan zauden kontsultatu eta nola joango zaren antolatu.

Eta nola ez, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitera animatu nahi zaituztegu.

 

KONTUTAN HARTZEKOAK

  • Musukoa erabili + eskuak garbitu + 1,5 metroko gutxieneko segurtasun tartea mantendu.
  • Uretan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak…) eraman!
  • Gogoratu zenbait gunetara iristeko garraioa beharko duzula. Taldekideekin garraiobidea adostu. Bizikleta erabili!
  • Izena eman gabe gerturatzen bazara, guri jakinarazi behar diguzu Istripu-aseguruan sartzeko.
  • Erraz hartzeko moduan dagoen zaborra jaso behar da, arriskurik sortu gabe.
  • Hondakinak kolore desberdinetako bi poltsatan bereiziko dira:
    • Horia: plastikozko ontziak, tetrabrik ontziak  eta latak.
    •  Berdea: bestelako hondakinak
  • Garbiketa-lanak 12:30etan emango ditugu bukatutzat.
  • Aurten ez da hamaiketakorik egongo, Covid ez kutsatzeko arauak betetzen direla ziurtatu ezin dugulako.
  • Eskuzorroak jaso eta garbitu egingo dira, hurrengo urteetan berriro erabiltzeko asmoz.

Albiste guztiak