Print this page
20 € erosi eta 15 ordaindu!
24
Ira
2021

20 € erosi eta 15 ordaindu!

Astelehenean hasiko da 3k Bonuen kanpaina Legazpiko 56 saltokitan

Datorren astelehenean, irailak 27, 3k Bonuen programa jarriko da martxan.

 

Zer da 3k Bonuen programa?

Legazpiko Udalak sustatu eta finantzatutako programa bat da, merkataritza txikiari eta mikroenpresei Covid-19ko pandemiak eragindako krisia gainditzen laguntzeko.

Helburua erosketak Legazpin egitea da.

Guztira 8.000 bonu jarriko dira martxan.

 

Zertan datza?

Atxikitako establezimenduetan 20 euro edo gehiago erosten duen edonork 5 euroko beherapena izango du.

Hau da, 15 € bakarrik ordainduko ditu eta gainerako 5 euroak Legazpiko Udalak ordainduko ditu.

Faktura bakoitzeko gehienez 50 euroko deskontua aplikatu ahal izango da.

 

Non lor daitezke?

56 establezimendu atxikitu dira kanpainara.

Erakustokian  kanpainaren kartela izango dute.

Guztiek bonu kopuru bera  izango dute.

 

Zer egin behar du bezeroak?

20 eurotik gorako erosketa egin ondoren, zure NANaren zenbakia eman behar duzu dendan.

 

Noiz arte erabil daitezke bonuak?

2021eko abenduaren 31ra arte.

 

Atxikitako establezimenduak:

 

  • ILEAPAINDEGIAK ETA ESTETIKA: Coro Paternain, Natalia, Mª Jesus Gurrutxaga, Tximak, Sorgin Orrazi, Xaloa, Kizkur.
  • ARROPA: Eder Lentzeria, Didare, Confecciones Sanchez, Arku, Kuka 's, Cristina, Motx eta Ni, Maitia, Laida, Kiska, Ibargutxi Kirolak.
  • OINETAKOAK: Anei, Idoia, Urcelay.
  • ZERBITZU GRAFIKOAK:Zuzen, Attiko.
  • ELIKAGAIAK: Oleta ogidenda, Laubide Belardenda, Kabutzia arraindegia, Itziar Belardenda, Maite arraindegia, Odriozola arraindegia, Obena harategia, Lanbroa.
  • OSASUNA: Ekinhaz, Oskarbi Optika, Aranzazu Optika, Alaian Terapia Zentroa, Kailas, Feli Iñurritegi, Ekian osasungunea, Miriam Zaldua podologoa, Hiru fisioterapia.
  • ETXETRESNA ELEKTRIKOAK: Expert Vela, Alkain.
  • ERAIKUNTZA: Carlos Villacorta arkitektoa, guti iturgintza.
  • ETXERAKO GAUZAK:Pinturas Santacruz, Algar argigintza, Albe Burdindegia, Bazar Wang Xu, Ruth Loradenda, Bi burdindegia.
  • BESTELAKOAK:Laga Tindategia, Talleres Ondo, Legauto, Ziur Baietz Akademia, Musical Legazpi, B The Travel Brand.