Print this page
Irakurketa Erraza Kluba berriz abian jarriko da Legazpiko Udal Liburutegian
27
Ira
2021

Irakurketa Erraza Kluba berriz abian jarriko da Legazpiko Udal Liburutegian

Urriaren 4an hasiko dira saioak

Urriaren 4an hasiko dira saioak.

 

2020 urtean eten behar izan genituen saioak. Eta berriz martxan jartzeko irrikitan geunden.

Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako, hain zuzen.

"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Urriak 4an hasi eta abendurarte, 8 astetan zehar, astelehenetan goizeko 11:15etatik 12:15etara talde bat elkartuko da “Marcus Marc y la ruta del petroleo” Laida Martínez Navarro idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkielarik.

Saioak gazteleraz izango dira.

Liburutegian bertan, telefonoz (943 737 186), emailez (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ), edo whatsappez ( 639 851 172) izen emateko aukera dago.