Print this page
Ez da parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesurik egongo 2022ko aurrekonturako
01
Urr
2021

Ez da parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesurik egongo 2022ko aurrekonturako

Prozesu hori pandemiaren ondorioz egin gabe geratu diren obrak amaitu ondoren jarriko da martxan

Prozesu hori pandemiaren ondorioz egin gabe geratu diren obrak amaitu ondoren jarriko da martxan

 

2016. urteaz geroztik, Udalak ekitaldi bakoitzeko inbertsioen kapituluko aurrekontuetatik 300.000 €-ko partida bideratu du herriarrek berek erabaki eta lehenetsi ditzaten egin beharreko inbertsio-lanak.

Pandemiak eragin duen krisi ekonomikoaren ondorioz Udalak murriztuta ikusi ditu bere diru-sarrerak. Egoera horrek aurrekontu osoa berregitera behartu gintuen, osasunari lehentasuna emateko eta pertsona ahulenei eta eragin handiena jasan duten sektore ekonomikoei (Legazpiko merkataritza, ostalaritza eta enpresa txikiak) laguntza ekonomikoa emateko.

2021eko irailean gaude, eta pandemian jarraitzen dugu oraindik; beraz, obretarako behar diren proiektu eta kontratazioak egiten hasi bagara ere, aurreko aurrekontu-ekitaldietan onartu diren baina oraindik egin ezin izan diren obrak daude.

 

Hala, 2021eko aurrekontuan aurreikusitako obrak honako hauek dira:

  • Agirre Etxeberriko garajea – 50.000 €
  • Latxartegi parkeko komuna – 50.000 €
  • Latxartegi parkeko erdiko elementua konpontzea – 50.000 €
  • Laubideko zenbaki bakoiteko atarien eremuaren 3. fasea – 80.000 €
  • Botika alboko eskailera – 50.000 €
  • Domingo Agirre eskolan oinezkoentzako pasabidea egitea – 15.000 €
  • Aizkorri 26ko oinezkoentzako pasabidea konpontzea – 18.000 €
  • Olaberriko burdinolaren teilatua konpontzea – 130.000 €
  • Bikuña Enea plaza egokitzeko obrak hastea – 254.000 €+75.000 €

Hauek dira hurrengo aurrekontuetan berriro onartu beharreko obrak:

  • Itxaropen 2-4ko eskailerak – 50.000 €
  • Itxaropen 14-17ko eskailerak – 50.000 €
  • Bellotako pentsioa erosten amaitzea eta hura egokitzekoobrak hastea – 200.000 €

Egoera horren aurrean, Gobernu Taldeak parte-hartze bidezko aurrekontuen prozesua ez hastea eta egiteke dauden obrak amaitzea erabaki du.

Legazpiko herritarrek horrela jokatzeko ditugun arrazoiak ulertzea espero dugu.

Eskerrik asko!