Print this page
Larunbatean hasiko da aisialdiko begirale ikastaroa
01
Urr
2021

Larunbatean hasiko da aisialdiko begirale ikastaroa

Adin ezberdinetako 21 gaztek hartuko dute parte

Adin ezberdinetako 21 gaztek hartuko dute parte

 

Larunbatean, urriaren 2an, goizeko 9.00etan hasiko da Kultur etxean Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak, beste urte batez, antolatu duen Aisialdiko Begirale ikastaroa.Adin ezberdinetako 21 gaztek hartuko dute parte ikastaroan eta horietako batzuk Urretxutik eta Zumarragatik etorriko dira.

Urtxintxa eskolak euskaraz eskainiko du ikastaroa 2021eko urriaren 2tik 2022ko maiatzaren 28ra bitartean. Zehazki, ikastaroa 18 larunbatetan egingo da eta, horiez gain, 5 egun Gabonetan, 9:00etatik 15:00etara, eta otsaileko asteburu bat Pasaiako aterpetxe batean (larunbateko 10:00etatik igandeko 14:00etara).

 

Ikus ezazu Begirale ikastaroaren egutegia

Ikastaroak bi zati ditu: 150 ordu teoriko (nahitaez egin beharrekoak) eta 160 orduko praktikaldia. Praktikak egin ondoren, memoria bat aurkeztu beharko da.

Praktikak egin ahal izateko, 18 urte beteta izan beharko dira.

Aipatutako programa betetzen dutenek Eusko Jaurlaritzaren Haurren eta Gazteen Aisialdiko begirale-titulua eskuratuko dute.