Print this page
2021eko Uztakale programak 2.000 pertsona baino gehiago bildu zituen
03
Urr
2021

2021eko Uztakale programak 2.000 pertsona baino gehiago bildu zituen

Edukiera murriztuekin izan arren, kultura-programa handi bat garatu ahal izan da

Edukiera murriztuekin izan arren, kultura-programa handi bat garatu ahal izan da.

 

Uztalake 2017an jarri zen martxan, Uztaila Kulturalaren oinordekoa, uztailean zehar kalean kulturaz gozatzeko jarduera-programa gisa. Hasiera-hasieratik, Aldundiko Kultura sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren Kale Antzerkia bultzatuz programaren laguntza izan du.

2021eko Uztakale programak osasun-arloko murrizketa aldakorretara egokitzen joan behar izan du, eta jarduera gehienak espazio finkoetan egin behar izan ditugun arren, ekukiera-mugak gorde ahal izateko, emaitzak onak izan dira.

Azpimarratu nahi dugu, ikus-entzuleek oso gustukoak izan dituztela eskainitako jarduerak.

Hauek dira 2021eko Uztakale programaren emaitzak:

 

  • Guztira 18 jarduera egin dira, horietatik 17 udaleko kultura zerbitzuak antolatu ditu eta horietako bat udaleko gazteria zerbitzuak.
  • 2.041 izan dira uztailean kulturaz gozatu duten pertsonak, eta, egia esan, askoz gehiago izan dira ekitaldien hartzaileak zenbatzea ezinezkoa den ekitaldiak kontuan hartuta.
  • Programaren kostu osoa 51.540,54 eurokoa izan da; horietatik 20.062,60 € diseinurako, antolaketarako eta muntaketetarako udal-langileen kostuak dira, eta 31.447,94 € jarduerak kontratatzeko.

Ondorio gisa, esan dezakegu bikaina izan dela zuekin kalean kulturaz gozatzen topatzea.

Emaitzen dokumentua ikusi