Print this page
Herri Txiki Infernu Handi Legazpin
07
Urr
2021

Herri Txiki Infernu Handi Legazpin

Ekitaldia, urriaren 14an osteguna, 20:30ean Urbeltz Pilotalekuan. Gonbidapenak Kultur Etxean Urriaren 6tik aurrera (16 urtetik gorakoentzat)

Ekitaldia, urriaren 14an osteguna, 20:30ean Urbeltz Pilotalekuan.

Gonbidapenak Kultur Etxean Urriaren 6tik aurrera (16 urtetik gorakoentzat)

 

Urriaren 5ean aritu da Herri Txiki Infernu Handiko lan taldea

grabaketak egiten Legazpin.

Baina, gero telebistaz ematen duten ekitaldia Urriaren 14an, ostegunean,

izango da Urbeltz Pilotalekuan, 20:30ean.

Ekitaldia ikusleekin grabatzen dute, eta parte hartu nahi izanez gero,

gonbidapenak Kultur Etxean eskuratu ahal izango dira

urriaren 6tik aurrera (urriaren 9,10,11 eta 12an ez, Kultur Etxea itxita dago eta)

10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, agortzen diren arte.

Gonbidapenak 16 urtetik gorakoentzako dira,

eta bakoitzak gehienez ere 4 eskuratu ahal izango ditu.

Ekitaldian herriko biztanleekin eginiko elkarrizketen bideoak, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoak aurrez-aurre ikusi eta entzuteko aukera izango da.