pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Hitzaldia: “La memoria en el discurso de los derechos humanos”
19
Urr
2021

Hitzaldia: “La memoria en el discurso de los derechos humanos”

Hizlaria: Paco Etxeberria, forentsea.

Urriaren 22an,ostirala, 19:00etan Latxartegi Aretoan.

 

Paco Etxeberria forentsea, gonbidatu du Burdinola elkarteak, izenburuan azalduriko gaia jorratu dezan, legazpiarron aurrean.

Francisco "Paco" Etxeberria Gabilondo (Beasain, Gipuzkoa, 1957kootsailaren 14a) auzitegi medikua da, antropologoa, espeleologoa, ikertzailea, EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle titularra, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria, Espainiako Paleopatologia Elkarteko idazkaria, eta Euskal Kriminologia Institutuko zuzendariordea. 2020an, memoria historikoaren arloan Nazioko Gobernuaren aholkulari izendatu zuten.

Gipuzkoa Giza Eskubideak saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak 2006an.

Irujo Etxea ElkarteakManuel Irujo sariaeman zion 2018an.

 

Lanak

Gune arkeologikoetan, gorpu ateratze ugaritan hartu du parte, ikertzaile gisa:

Napoleondar Gerretako soldaduen gorpuak, Espainiako Gerra Zibileko fusilatuenak... ateratze lanei ikuspegi zientifikoa emanez, betiere.

Argitalpen ugari egin ditu, Euskal Herrian eta nazioartean, antropologiaz, paleopatologiaz, lege eta auzitegi medikuntzaz eta abarrez.

Besteak beste, Euskal Herrian izandako tortura kasuak ikertu zituen 2017ko txostenean parte hartu zuen (hainbat kasu frogatutzat emanez).

Ikerketa batzordeetan ere egin ditu agerpenak, frankismoaren garaian ustez lapurtutako haurren kasuan adibidez (frogarik ez dela esateko, kasu horretan).

Lasa eta Zabalaren gorpuak identifikatzen jardun zuen; Víctor Jara txiletar abeslari egilearen gorpuzkiak hobitik ateratzen eta autopsia egiten; Salvador AllendeTxileko lehendakariaren gorpuzkiak aztertzen;

eta Kordoban (Espainia) eraildako Ruth eta Jose haurren hezurrak aztertzen, besteak beste.

Kartela ikusi

Albiste guztiak