Print this page
Azaroan Musika. Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda
15
Aza
2021

Azaroan Musika. Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika Banda

Azaroaren 20an, larunbata,18:00etatik aurrera erdigunean

Azaroaren 20an, larunbata,18:00etatik aurrera erdigunean.

 

Azaroan Musika aurrera doa eta erdigunera iritsi gara. Santa Zezilia eguna gerturatzearekin, iristen dira herriko taldeen emanaldia.

Azaroan Musika Zikloko bihotza dugu honakoa eta urteko musika gertakari garrantzitsuenetakoa herrian. Herriko musika talde hauek Santa Zezilia herritarrekin ospatzen dute, beren onena eskainiz.

 

Aurtengorako emanaldi ohiko kontzertu bateratuaren ordez, bizi izan dugun eta bizi dugun egoera kontutan izanik, emanaldi berezia prestatu dute:

 

18:00 Kalejira eskainiko dute Txistulariek eta Bandak, ibilbide desberdinekin, musika doinuak herriko txoko desberdinetara helaraziz.

 

19:00 Udaletxe aurrean, ekitalditxoa:

- Aurreskua (txistulari eta dantzariak)

- Legazpiko ereserkia (banda, txistulariak, abesbatza eta errondaila)

 

19:15 Azokan:

-Santikutz Abesbata eta Alaitasuna Errondailaren emanaldia.