pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urratsez urrats bizi-kalitatea hobetzen
24
Ots
2015

Urratsez urrats bizi-kalitatea hobetzen

Horregatik,... Zorionak eta eskerrik asko Legazpi!

Besteen artean hauek izan dira oinarrizko arrazoiak: etxeko uraren eta herriko argindarraren kontsumoa jaistea, gasen isurketa eta hondakinen sorrera murriztea eta etxeko hondakinak gaika biltzea 
 
Urtetik urtera legazpiarren bizi-kalitateak hobera egiten du. Hori da 2014an zehar lortu diren iraunkortasun-adierazleek esaten dutena. Hori izan da, eta da, Udalaren helburu nagusienetako bat eta asko dira bide onetik goazela adierazten duten datuak.
 
Bidegorrien sarea hobetzea, etxeko ur kontsumoa jaistea, ura banatzeko sarean galtzen den uraren portzentaje txikia, herriko argien kontsumoa eta kostua jaistea eta berotegi efektuko gasen isurketa murriztea, hondakinen sorrera gutxitzea, Agenda 21eko Foroetan herritarren parte hartze handia eta, batik bat, etxeko hondakinak gaika biltzea izan dira gure udalerria Gipuzkoako eta Autonomia Erkidegoko beste udalerri askoren aurretik jarri dutenak, iraunkortasunari dagokionez.
 
Hala ere, badaude urtetik urtera hobekuntza adierazten duten beste faktore batzuk baina horiek emotikono berdea lortzetik urrun daude oraindik. Horien artean daude, adibidez, autoen erosketa, beheranzko joera bat erakusten duen arren; edo energia berriztagarria sortzean eman den igoera eskasa; edo 65 urte baino gehiago duten herritarren kopuruaren gorakada, etorkizuneko beharrei buruz hausnarketa egitea eskatzen duena; edo, batik bat, langabeziaren tasak erakusten duen beheranzko joera. Azkeneko datu hori azpimarratzekoa da, Gipuzkoan (% 13,3) eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan (% 15,3) baino txikiagoa baita; hala ere, langabeziaren tasa txikia izan arren, egote hutsak galarazi egiten du argi berde hori lortzera iristea.
 

Ikusi adierazleak

 
Sasietako datu hoberenetako bat
Udalak, lau urte hauetan zehar, bere eskuetan egon den guztia egin du legazpiarren bizi-kalitatea gero eta hobeagoa izan dadin. Horren adibide da goian aipatu ditugun eremu guztietan egin duen ahalegina. Baina jarraian bi izango dira azpimarratuko ditugunak. Alde batetik, herriko argietan LED teknologia erabiltzeko egin diren inbertsioak daude, herri argiterian kontsumo elektrikoa murriztea ahalbidetu dutenak. Eta bestetik, udalerrian hondakinak biltzeko sistema mistoa ezartzeko egin den ibilbidea dago; ahalegin handia eskatu digu horrek baina horri esker datu ezin hobeak lortu ditugu udalerrian, orain dela urte batzuk pentsa ezinezkoak ziren datuak. Horrela, 2014an Legazpin etxeko hondakinen % 83 jaso dira gaika, aurreko urteetako bilketa-portzentajea aise gaindituz eta Aramarekin (% 86) eta Itsasondorekin (% 84) batera, Sasietako datu hoberenetakoa lortuz. 
 
Horregatik,… Zorionak eta eskerrik asko, Legazpi!

Albiste guztiak