pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

ADIF-en obrak hasten dira, tren-geltokiaren eraikin berria eraikitzeko
17
Aza
2021

ADIF-en obrak hasten dira, tren-geltokiaren eraikin berria eraikitzeko

Obra 3,9 milioi eurotan esleitu da, eta 13 hilabete inguru iraungo duen obra izango da.

 

 

Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioaren mende dagoen ADIF erakunde publikoak, ‘Construcciones Moyua’ eta ‘Cycasa Canteras eta Construcciones’ enpresei esleitu zien geltoki berria eraikitzeko obra, 3.907.467 eurotan. Obrak, 13 hilabete inguru iraungo du.

Proiektuak geltokirako eraikin berri bat eraikitzea jasotzen du, eta, horrez gain, honako lanak jasotzen ditu: terminalera iristeko igogailu eta eskailerekin lotutako azpiko pasabide bat egitea, bidaiarientzako markesina eta babesleku berriak egitea eta nasak handitzea. Gainera, zoladura, nasa-ertzak eta argiztapena aldatuko dira eta irisgarritasunera egokitzeko egin beharreko lan guztiak egingo dira.

Obrak datorren astean hasiko dira. Egingo den lehenengo gauza Geltoki hiribidean obra-etxolak jartzea izango da; beraz, aldi baterako kendu egingo dira kale horretako aparkalekuak. Obrek irauten duten bitartean, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkalekua eta geltokira iristeko oinezkoentzako sarbidea bakarrik mantenduko dira.

Esku-hartze honek Legazpiko geltokian aurretik egindako obrak osatuko ditu. Orain arte egindako obra horiei esker, 2. nasarako sarbide berri bat egokitu zen, herri-erabilerako ibilgailuen azpiko pasabidetik konektatutako arrapala baten bidez. Azpiko pasabide hori oinezkoek erabiltzeko egokitu zuen udalak.

Esku-hartze horiek, erabiltzaileen segurtasuna sustatzeko eta nasen arteko trenbide-pasagunea kentzeko, ADIFek Legazpiko Udalarekin egindako akordioaren emaitza izan ziren.

Albiste guztiak