Print this page
Gomendioak, izan daitezkeen elurteen aurrean
26
Aza
2021

Gomendioak, izan daitezkeen elurteen aurrean

Larunbat arratsaldean eta igande goizaldean elurra egin dezake, baina ez da elurte handirik aurreikusten

Larunbat arratsaldean eta igande goizaldean elurra egin dezake, baina ez da elurte handirik aurreikusten.

 

Iragarritako eguraldiaren arabera, larunbat arratsaldean eta igande goizaldean elurra egin dezake.

Ez da elurte handirik espero baina, hala ere, udal zerbizuek elurra kentzeko kamioia prestatu dute, igandeko goizean gure herriko zirkulazio-bide nagusiak ibiltzeko moduan egon daitezen erabili behar bada ere.

Jarraian, zenbait gomendio jaso ditugu, elurra eginez gero kontuan hartu beharrekoak:

  • Oinezkoek espaloitik edo elurrik gabeko bideetatik ibili behar dugu beti; kontu handiz gurutzatu behar ditugu kaleak eta elurretarako oinetako egokiak erabili.
  • Ahal den neurrian, teilatu-hegalaren azpitik ibili.
  • Ibilgailuak garajeetan gordetzen saiatu.
  • Ahal dela, ez erabili ibilgailua. Erabili behar izanez gero, segurtasun-distantzia handitu eta arreta handiz zirkulatu.

Udalak elur-plan bat dauka definituta, non neguan gerta daitezkeen elur-alerten aurrean nola jardungo duen jasotzen den. Esteka honen bidez eskura daiteke aipatutako plana

Ikusi Elurteen eta izozteen aurrean jarduteko plana

Gomendioak- ELURRA (EUSKO JAURLARITZA-Larrialdiei aurre egiteko eta meteorologiako Zuzendaritza)

Gomendioak- UHOLDEAK (EUSKO JAURLARITZA-Larrialdiei aurre egiteko eta meteorologiako Zuzendaritza)