Print this page
“Hizki hazka abezeari buruzko aretoa”, Kultur Etxean
29
Aza
2021

“Hizki hazka abezeari buruzko aretoa”, Kultur Etxean

Abenduaren 1etik 10era, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara

Abenduaren 1etik 10era, astegunetan, 17:30etatik 20:30etara.

 

Liburutegiaren eskutik datorkigu Galtzagorri Elkartearen erakusketa hau.

Ohiko ordutegiz kanpi, herriko ikastetxetako ikasleekin bisita gidatuak izango dira.

 

Galtzagorri elkarteko areto literario honen helburuak:

 

1. Azken helburua irakurzaletasuna

plazerez konkistatzea da. Kasu honetan, testu idatziak osatzen dituzten andamio edo

zutabeak oinarri hartuta: hizkiak.

 

2. Letrak testu ororen zutabea direla ohartzea:-Ipuinen, esaldien, palindromoen,

matematikako buruketen, asmakizunen edota testu-liburuetako testuen oinarri direla.

 

3. Idatzitakoaren eta ahoskeraren artean zubiak eraikitzea:

-Letra desberdinen ahoskeraz ohartzea eta berau euskalki batean edo bestean aldatzen dela

ikustea.

 

4. Kultur-artekotasunari bide ematea eta kultura unibertsala kuestionatzea:

-Abezedario eta hizkuntzen arteko loturak egitea.

-Inguratzen gaituzten hizkuntza guztiek beraien abezedarioa badutela ezagutzea.

-Abeze desberdinak ikustea eta kasuan kasu, beraiek ezagutzen dituzten hizkuntzetatik tiraka,

hizkuntza desberdinei espazio bat ematea.

 

5. Idatzitako testuetara eta idatzitako hizkuntzara plazerez gerturatzea:

-Ahozko jolas literarioen bidez (poemak, asmakizunak, palindromoak…), irakurzaletasuna

bultzatzea.