pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Arriskua alkohola” programa, DBH-ko 4.mailako ikasleentzat
30
Aza
2021

“Arriskua alkohola” programa, DBH-ko 4.mailako ikasleentzat

Olazabal institutuarekin eta Haztegi ikastolarekin lankidetzan

 

Beste urte batez, Legazpiko udaleko Hezkuntza zerbitzuak DBH-ko 4.mailako ikasleen geletara eramango du “ARRISKUA ALKOHOLA” izeneko programa. Programa hori Eusko Jaurlaritzarekin eta herriko Olazabal institutuarekin eta Haztegi ikastolarekin lankidetzan egiten da.

Alkohola hartzearekin lotutako arriskuak murrizteko programa bat da. 15 urteko neskek eta mutilek alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuez eta kalteez jabetzea lortu nahi da, jarrera arduratsua hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.

Ortzadar Fundazioak burutuko dituen saioak azaroaren 26an hasi ziren eta abenduaren 1ean amaituko dira.

 

Gabonak pasa eta gero, irakasleen eta gurasoen txanda izango da.

Ikasleekin egindako lana ardatz hartuta, , urtarrilaren 18an irakasleekin lan saio bat egingo da eta gurasoentzako hitzaldi bat eskainiko da Kultur etxean.

Bosgarren ikasturtea da, Legazpiko udalak Alkohol-kontsumoari dagokionez, E.A.E.ko ikastetxeetanprebentzio hautakorrekoesku-hartzea izeneko programan parte hartzen duela. Ikasleekin aurrera eramango diren tailerrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioaren Zuzendaritzak ordainduko ditu.Legazpiko udalak berriz, irakasleriarekin eta gurasoekin aurrera eramango diren saioak ordainduko ditu.

Albiste guztiak