Print this page
Euskarak 365 egun
01
Abe
2021

Euskarak 365 egun

Amaiera-ekitaldia egingo dugu bihar, abenduaren 2an, Azokan!

Amaiera-ekitaldia egingo dugu bihar, abenduaren 2an, Azokan!

 

Umeek helduei euskaraz gehiago entzuteko ekimena azaroaren 22an jarri zen martxan eta abenduaren 5ean amaituko da. Horren baitan, Euskaraldia batzordeak hainbat ekimen gauzatu ditu; horien artean, ipuin labur-labur-laburren 2. lehiaketa.

Lanak aurkezteko epea joan den igandean, azaroaren 28an, bukatu zen eta dozenaka ipuin jaso dira.

Ipuinak irakurri ditu Euskaraldia batzordeak eta sariduna nor den iragarriko du bihar, abenduaren 2an, 18:00etan Azokan egingo duen amaiera-ekitaldian.

Saio motz eta alaia prestatu dugu eta herritar guztiei bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu.