Print this page
EUSKARAK 365 EGUN
03
Abe
2021

EUSKARAK 365 EGUN

Ipuin labur-laburren irabazlea ezagutu genuen atzo

Umeek helduei euskaraz gehiago entzuteko ekimenaren baitan ekitaldi xumea egin genuen atzo Azokan.

 

Ekitaldiaren lehenengo zatian herriko sei gaztetxok euren inguruko helduak nola ikusten dituzten kontatu ziguten. Jokin Matxinandiarenak soinuarekin lagunduta, Ane Belokik prestatutako koplak kantatu zituzten. Oso kontuan hartzeko bertso-koplak, hemen behean irakur ditzakezuenak.

 

KOPLAK

Ondoren, aste honetan bertan Lauaxeta Poesia saria irabazi duen Leire Bilbao idazleak idatzitako testua entzun genuen bere ahotsean. Hemen ere entzuteko aukera eskaintzen dizuegu.

 

 

Eta azkenik, Euskaraldia batzordeak antolatutako ipuin labur-laburren lehiaketaren saria nork eraman duen jakin genuen. Lehiaketaren ezaugarrietako bat ipuina taldean idatzi beharra zegoela zen eta, gutxienez, kideetako batek 16 urtetik gora izan behar zituen.

 

Epaimahaiaren iritziz “Hizkuntzabirusa” izeneko ipuinak merezi izan du saria; ipuina “Belarrimotzak” goitizenarekin zegoen sinatuta.

 

Atzoko ekitaldian jakin genuen zein dagoen goitizen horren atzean: Gonzalez Arruebarrena familiako kideek idatzi dute saritutako ipuina eta atzoko ekitaldian 100 €-ko saria jaso zuten Amaia Zaldua zinegotziaren eskutik.

 

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna da eta igandera arte “Haurren aurrean helduok heldu” ekimena martxan egongo dela eta, nola ez, gogoratu Leire Bilbaoren mezua: atera mihia eta hitz egin euskaraz!