pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Legazpin
06
Abe
2021

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Legazpin

Abenduaren 14an, 18:30ean, Kultur Etxean

Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren bidez, bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du Legazpin, datorren asteartean, abenduaren 14an, 18.30ean Kultur etxeko areto nagusian. Hori dela eta, gonbidatuta daude datorren urtean unibertsitatera joango diren herriko nahiz inguruko herrietako ikasleak eta familiak.

 

Jardunaldi honen helburua da UPV/EHUren eta etorkizuneko unibertsitateko ikasleen arteko lehen hartu-emana egitea, unibertsitate honi buruzko informazio orokorra ematea eta ikasleen intereseko unibertsitate-ikasketei buruzko erabakiarekin zerikusia izan dezaketen zalantzak eta galderak argitzea.

 

Saioa elebidun izango da. Edukiera mugatua izango da, indarrean egongo diren Covid-eko neurrien arabera.

 

2021eko informazio-jardunaldiak Gipuzkoan

Albiste guztiak