pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Cavalleria Rusticana-Pagliacci” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
05
Urt
2022

“Cavalleria Rusticana-Pagliacci” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Bi zatitan eskainiko da, urtarrilaren 12an eta 19an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

Opera emanaldi batekin hasiko dugu urtea, Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan,

eta Stefano Ranzanik zuzenduriko “Cavalleria Rusticana-Pagliacci”eskainiko dugu.

 

  • Cavalleria Rusticana

Cavalleria Rusticanaekitaldi bakarreko melodrama da. Musika Pietro Mascagnirena da eta italieraz idatzitako libretoa Giovanni Targioni-Tozettiren eta Guido Merascirena, Giovanni Verga idazlearen eleberrian oinarrituta. Verismoko opera klasikotzat jo da eta Erromako Constanzi antzokian eman zen lehen aldiz 1890eko maiatzaren 17an.

  • Pagliacci

Jatorrizko izenburua “Pagliacci” duen opera (euskaraz ‘pailazoak’) hitzaurrea eta bi ekitaldi dituen drama da. Italieraz idatzitako musika eta libretoa Ruggiero Leoncavallorena da eta artearen komediako antzerki-konpainia bateko senar jeloskorraren eta bere emaztearen arteko tragedia kontatzen du. Izena, sarritan, gaizki idatzita ageri da: I Pagliacci.

 

PERTSONAIAK

Cavalleria Rusticana

 

Santuzza (Paoletta Marrocu)

Herriko neska gaztea

Soprano

Turiddu (José Cura)

Soldadutzatik datorren herriko mutila /

Tenorea

Alfio (Cheyne Davidson)

Mandazaina

Baritono

Lola (Liliana Nikiteanu)

Alfioren emaztea

Mezzo

Mamma Lucia (Irène Friedli)

Turidduren ama

Kontralto

 

Pagliacci

 

Canio (José Cura)

Aktore ibiltarien konapainikao zuzendaria

Tenore

Nedda (Fiorenza Cedolins)

Canioren emaztea, aktore lehena

Soprano

Silvio (Gabriel Bermúdez)

Nekazaria, Neddaren maitalea

Baritono

Tonio (Carlo Guelfi)

Konpainiako bujoia, konkorduna

Baritono

Beppe (Boiko Zvetanov)

Konapiniako aktore

Tenore

 

Orchestra and Chorus of the Zurich Opera House

Zuz.: Stefano Ranzani.

 

Zurich Opera Housen grabatua 2009an.

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

Albiste guztiak